Gureak Arabako enpresa batzordeak langileen egoera eta lan hitzarmenaren blokeoa azaldu die Batzar Nagusietako bozeramaileei

2022/06/09
Gureak Arabako Ali-Gobeoko industrialdean dagoen enplegu-zentro bereziaren enpresa batzordeak elkarretaratzea egin du Arabako Batzar Nagusien aurrean, eta enpresako ordezkariak hainbat alderdi politikotako bozeramaileekin bildu dira, enpresaren hitzarmen kolektiboaren blokeo-egoera azaltzeko eta salatzeko. Era berean, enpresa batzordeak Arabako Foru Aldundiari eskatu dio horrelako enplegu-zentroak zaintzeko, diru publikoa ez erabiltzeko enpresa-onura pribatu baterako, eta ez ahazteko enplegu-zentro berezi horien helburu nagusia dela langileak enplegu arruntean integratzea, eta ez eskulan merkea eta eskubiderik gabea lortzea.

Elkarrizketaren helburua erakunde publikoei batzordearen aldarrikapenen berri ematea da, baita horrelako enpresei presioa egin diezaieten eskatzea ere, diru-laguntza eta diru publiko ugari jasotzen baitituzte.

Aldarrikapenak honako errebindikazio-taula honetan laburbil daitezke:

  • Aurreko hitzarmeneko lan-baldintzei eustea.
  • Soldatak berrikustea, KPIen igoera ziurtatuz. Gainera, 75 euroko soldata-igoera lineala eskatzen da kategoria guztietarako, C langilearen kategoriako izan ezik lehen bi urteetan.
  • Soldata-taulak SMIra eguneratzea, soldata-igoerak kategoria guztietan eragina izan dezan.
  • 8 orduko lanaldia.
  • Eroskietan, 6 larunbat libre ziurtatzea, oporretako 4 larunbatez gain.

 

ELAk kezkaz ikusten ditu enpresaren jarrera eta erakundeen utzikeria enplegu-zentro berezietako langileen kalteberatasun-egoeraren aurrean, eta horregatik jarraituko dugu ildo horretan lanean, Gureak Arabako langileentzat lan-baldintza duinak lortu arte.

Gureak Araba enplegu-zentro berezia da, 300 langile ditu eta hainbat lantokitan ematen ditu zerbitzuak, hala nola Eroskin edo DHL-Mercedesen.