Gureak enpresako langile-batzordeak elkarretaratzea egin du Arabako Foru Aldundiaren aurrean, hitzarmenaren blokeoa eta plantilla jasaten duen diskriminazioa salatzeko

Sindikatuek aurreratu dute baldintza duinak aldarrikatzen jarraituko dituela Gureak taldeko langileentzat. Beharrezkoa izango balitz, gainera, haien baldintzak defendatzeko bide juridikoak aztertuko ditu eskubideen urraketak daudenean (hala nola kontzentrazioaren deialdia egin ondoren langileei txandak aldatzea, edo langileekin banaka biltzea). Ez da bidezkoa gizarteari normaltasun mezu bat helaraztea, non badirudien enplegu-zentro bereziek harro egoteko moduko zerbait diren, eta, bitartean Gureak enpreko langileek egunerokoan baldintza miserableak pairatzea.
Gauzak horrela, sindikatuek kezkaz ikusten dute enpresaren jarrera eta erakundeen utzikeria enplegu-zentro berezietako langileen kalteberatasun-egoeraren aurrean.
Dibertsitate funtzionala duten pertsonek jasaten duten esplotazioa konpontzeko, kolektibo horrentzako baldintza duinak negoziatu beharko dira.
Gureak Arabak enpresak du giltza egoera honi buelta emateko, eta bere esku dago langile hauei Lanbide arteko Gutxieneko Soldatara heltzen diren soldata-taulak ordaintzea. Izan ere, langile hauek enpresa arruntean egiten diren lanak ateratzen dituzte aurrera (industriako, elikadura-merkataritzako edo gasolindegietako lankideen zeregin berak egiten dituzten langileak dira), soldata askoz baxuagoengatik.
Gureak Araba Ali-Gobeo industrialdean dagoen enplegu-zentro berezi bat da, hainbat enpresentzako egiten duena lan; hala nola, Eroski edo DHL-Mercedes, besteak beste.