GUTXIENGOAN EGINDAKO SINADURARI, BIGARREN GREBA EGUNEAN JARRAIPEN IZUGARRIAREKIN ERANTZUN DIOTE LANGILEEK

2005/02/24

Hala Zumarraga, Deba Goiena eta Mendaroko ospitaleko langileek nola lehen arretako Mendebaldeko Eskualdekoek kopuru oso handian jarraitu dute ELA, SATSE eta SMEk deituriko greba. Deialdia egin genuen sindikatuen ustez hauxe da Osakidetzak eta gutxiengoan dauden sindikatuek atzoko sinaduraren ondoren jasoko duten erantzuna.

Mendebaldeko Eskualdean jarraipena %85ekoa da, Deba, Mutriku, Oñati, Ermua, Eibar Torrekua, Egoibar, Azpeitia, Azkoitia, Zumarraga, Beasain, Legazpi, Alegia, Tolosa, Ibarra, Billabona eta Andoaingo zentroak itxita egon dira eta larrialdiak bakarrik atenditu dituzte. Hospitalei dagokienez, urgentziak eta dagoeneko ingresatuta zeuden gaixoak atenditu dituzte bakarrik. Beraz greban parte har zezaketen artean %65ek erantzun dio deialdiari. Zentzu honetan azpimarratu nahi dugu gutxieneko zerbitzuak direla eta ohiko plantillaren %85ek baino gehiagok lan egin behar izan dute.

Greba deitu dugunok, atzo gutxiengoan (LABen %20arekin) sinatutako akordioaren helburu bakarra grebak zapuztea zela uste dugu, baina jasotako erantzunak argi uzten du amaitu beharrean, gatazka irekita jarraituko duela.

Greba hau bereziki balioetsi nahi dugu, egoera berezian eman baita hiru sindikatuk (LAB, CCOO eta UGT) gutxiengoan sinatuta enpresarentzako greba-hausleen antzera aritu direlako.

400 langile baino gehiago bildu da Beasaingo Osasun etxean eta Zumarragako Ospitalean.

Greba egun hauek deitu ditugunok berretsi nahi ditugu eta argi utzi nahi dugu lan baldintzen sasi-akordioa sinatu izanak ez duela gatazka ixten eta plataforma sindikaletik planteatu ditugun arazoak ez dituela konpontzen.

Hurrengo greba eguna martxoaren 3a, osteguna, izango da: Gurutzeta, Gorliz eta San Eloy ospitaletan eta Ezkerraldea-Enkarterri eta Uribe-Kosta eskualdeetan.