H&Mko langileek lehen greba eguna egin dute kaleratzeen eta murrizketen aurka

2021/04/22
H&Mko langileek modu zabalean egin dute bat ELAk deitutako lanuzteekin, ehungintza-merkataritzako enpresa horrek dendak ixtea erabaki duelako; ondorioz, kaleratzeak eta enpresan jarraitzen dutenen lan-baldintzak murriztuko dituzte. ELAk aurkeztutako enplegu-erregulazioko espedientea erretiratzea eta Hego Euskal Herriko negoziazio-mahai propioa irekitzea eskatu du. Lanuzteak apirilaren 22an, 23an, 24an, 29an eta 30ean egingo dituzte, eta greba mugagabea izango da maiatzaren 3tik aurrera, enpresak bere planteamenduari eusten badio.

ELAk susmatzen du beste kasu baten aurrean gaudela, non, digitalizazioaren mesedetan, enpresen onura maximizatu nahi den, enplegua suntsitzearen eta lan-baldintzak prekarizatzearen kontura. H&Mk 21.988 milioi euro fakturatu zituen 2019an eta 1.270 milioi euro baino gehiagoko irabaziak izan zituen.
H&Mkoa lan-erreformak indargabetzeko premia larri eta atzeraezinaren beste adibide bat da. ELAren iritziz, onartezina da irabaziak dituen enpresa batek bere langileak enplegu-erregulazioko espediente baten bidez kaleratzea.