Hainbat sindikatu eta eragile sozialek bestelako etxebizitza politika eskatu dute

2009/11/23
Argilan, Berri Otxoak, Bilgune Feminista, Danok Lan, EGK, EHNE Bizkaia, ELA, Elkartzen, ESK, Grupo Pangea, Hiru, Ideasur, LAB, Nuevo Euskadi, STEE-EILAS, Txiroekin bat eginik, Zirikatzen sindikatu eta elkarteek elkarretaratzea deitu dute arzaroaren 23an Euskalduna Jauregiaren inguruetan Eusko Jaurlaritzaren etxebizitza politika salatzeko.

Eragileon iritziz egoera oso larria da. 107.300 herritarrek ezin dute beren kontu etxe bat izan baliabide ekonomiko nahikorik ez dutelako (beren kontu bizi nahi dutenen %85ak). Bitartean, milaka eta milaka etxebizitza hutsik dago.

Merkatu libreko etxebizitzaren batez besteko prezioa 325.200 euro da, eta batez besteko errenta, 922 euro.

Irakurri orria