Harrera egin nahi diegu
2016/05/16
ELAk bere kezka azaldu nahi du errefuxiatuek bizi duten egoeraren aurrean. Horregatik maiatzaren 16an protesta ekintza bat antolatu du Espainiako Gobernuaren Atzerritartasun Bulegoaren aurrean, ELAk Iruñeko eta Gasteizko gobernuei, baita foru- eta udal-erakundeei ere, honakoa eskatu nahi die: beharrezko bitartekoak aktiba ditzatela gure herriak egin dezan beste batzuk gurekin egin zutena.
Era berean, ireki ditzatela bide seguruak gatazkegatik ihesi doan jendearentzat eta inmigrazio-politika komuna erabaki dadila eskatu du sindikatuak.