Hasi da Kongresuko bigarren jardunaldia
2013/01/24
Goizeko 09:00tan hasi da ELAren XIII. Kongresu Konfederaleko bigarren jardunaldia. Bigarren eta azken egun honek bi une nagusi izango ditu. Lehenengoa Ponentzia Orokorraren aprobazioa izango da; hau da, ELAk hurrengo urteetan jarraituko dituen ildo estrategikoak. Ponentzia Batzordeko kideak – Leire Txakartegi, Mikel Noval, Xabi Anza, Joseba Villarreal, Pello Igeregi, Unai Martínez, Deiane Arrieta eta Mirari Irure– izango dira bera aurkezteaz arduratuko diren kideak.
Bigarren une garrantzitsua Batzorde Eragile berriaren hautaketa izango da; hots, hurrengo Kongresua arte sindikatuaren zuzendaritzaz arduratuko den lan-taldea. Batzorde Eragilea osatzeko 736 kongresistek zerrenda bakarra aurkeztu dute, eta ez du egungoarekin alderatuz inolako aldaketarik jasotzen pertsonei dagokionez. Gauzak honela, Adolfo Muñoz Txiki da kargurako aurkezten den pertsona bakarra.