Haurreskoletako sindikatuek greba deitu dute ekainaren 16rako

LAB, ELA eta Stee-Eilas sindikatuek deitu dute lanuztea lan baldintzetan eta haureskoletako zerbitzuan murrizketak aurreikusiko ez dituen negoziaketa kolektibo bat eskatzeko.

Lanuztea ostegunean egingo da Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiako haurreskoletan, goizeko 10.00etatik 14.00etara.

Sindikatuek agertu dutenez, Haurreskolak Partzuergoaren aurrekontuak 450.000 eurotan murriztu ziren 2010ean, eta 2011rako milioi bat euro gutxiago jasotzea aurreikusten da.

Haur eskoletako langileei soldata jaitsi izana legez kanpokotzat jo ondorengo egoera dago oinarrian. Funtzionarioei egin bezala, haiei ere lansaria jaitsi zien Jaurlaritzak; ordea, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak esan du bidegabea dela hori. Iragan astean,

Sindikatuek ohartarazi dute hori langileen bizkar egin nahi duela Jaurlaritzak. «Zelaak azaldu beharko du zertaz ari den zerbitzuan neurriak hartu beharko direla esatean». Dagoeneko murrizketak jasan dituztela nabarmendu dute langileek, eta gehiagorekin zerbitzuaren kalitatea arriskuan legokeela. EAEko auzitegiaren epaiari helegitea ez jartzeko eskatu diote Jaurlaritzari.