Haurreskoletako zuzendaritzak Gasteizen Haurreskolak ixteko asmoa azaldu du
Haurreskolak Partzuergoko Zuzendaritzak Martxoaren 11an Gasteizen egin dugun bileran berri hau eman digu:
-
Gasteizko Almudena Cid, Txirrinbil eta Virgen Blanca ixteko asmoa du. Baita ere aitortu du asmo hau ez dela mugi ezinezkoa.
Bileran hasieran eman diguten arrazoia: Almudena Cid eta Txirrinbil Haurreskolek ez dutela “Dekretoa” betetzen. Gero azaldu dute beste arrazoi bat. Gasteizen 125 plaza libre daudela eta Haurreskola batzuk indartu nahi dituztela.
Haurreskola batzuk indartu besteak itxiaz?
Modu berean, esan digute:
-
Langileak birkokatuko dituztela: Finkoak diren 8ak Gasteizen, eta LEP arteko 5ak Araban.
-
Haurrak ere birkokatuko egingo dituztela.
-
Gurasoekin bilera egiteko asmorik ez dutela.
ELAren iritziz, erabaki hau murrizketa bat gehiago da. Ez gaude ados arrazoi desberdinengatik:
-
Gaur egun Gazteizko haurreskolen planifikazioak, haurrak bere auzoan eskolaratzeko irizpidea hartzen du kontutan, eta erabaki honekin, eskaintza publikorik ez da izango auzo guztietan.
-
Planifikazio berri bat egin nahi badute, bai guraso baita langile eta bere ordezkariekin ere kontatu beharko luketelako.
-
Familiek haurreskola hauek hautatu dituztelako.
-
Lanpostuak galduko direlako: familiei sortzen zaien egoeragatik, haurrak Haurreskolak Partzuergotik kanpo eramango dituztelako
ELAk gogor salatze du Haurreskolak Partzuergoaren Zuzendaritzaren jarrera:
Informazioa ezkutatzen ibili da.
-
Bileran esan digutenez, ikasturtean zehar harremanetan egon da Gasteizko Udalarekin. Beraz jakinen gainean zegoen familiek haurreskola hauetan matrikulatu nahi zituzten seme-alabak Gasteizko Udalak beste haurreskoletara desbideratzen aritu dela kurtsoaren zehar. Haurreskoletako langileak hainbatetan gai honen inguruan galdetu dietenean, inolako berririk ez zutela erantzun diete, informazioa ezkutatu asmoz.
-
Lan Hitzarmenaren mahaian ere honetaz galdetu zitzaienean, ez zekitela ezer erantzun zuten.
Gezurretan aritu da:
-
Langile bati erantzunez, erabaki hau Gasteizko Udalarena dela erantzun zuen Haurreskolak Partzuergoak.
-
ELAk bileran bertan argitu duenez, Haurreskolak Partzuergoko estatutuek garbi esaten dute Planifikazio erabaki hauek Zuzendaritza Batzordeari dagozkiola. Eta azkenean aitortu dute baietz, ixteko erabakia Haurreskoletako Zuzendaritzak hartu duela.
Gogoratu behar dugu, Haurreskolak Partzuergoan Hezkuntza Sailak duela ordezkaritza handiena eta lehendakaritza. Zuzendaritza Batzordean Eusko Jaurlaritzak 5 kide ditu (lau Hezkuntza Sailekoak) eta beste hirurak udalerrien kideak dira
Hezkuntza Sailak eta Haurreskolak Partzuegoak dirua aurreztu nahi dute eta berdin zaie zer eragin dituen hartutako erabakiak. Haurreskolak Partzuergoari:
-
Ez zaio axolik gurasoen iritzia. Ez dute kontatu beraiekin, eta ez dute asmorik ere gurasoekin bilerak egiteko
-
Berdin zaie haurrak bere ingurugirotik ateratzea
-
Berdin zaie lanpostuak galtzea
Behin eta berriro, Hezkuntza Saileko arduradunei entzuten diegu, Hezkuntza Sailean murrizketek plantillan ez dutela eraginik izango. Atzo bertan, haurreskolak ixteko erabakia adierazi ziguten egun berean Egibarrek Radio Euskadin zera zion: “Erabaki estrategikoa, Zerbitzu Publikoak mantentzea da herritarrei zerbitzu eta eskubide horiek bermatzea”. Gauza bera adierazi dute hezkuntzaren inguruan Urkullu lehendakariak edo Uriarte sailburuak.
Nola uztartzen da “erabaki estrategiko” hau haurreskola hauen itxierarekin?
Behin eta berriro adierazi dugun moduan, 0-2 urte bitarteko hezkuntzak eta ondorioz haurreskolek inbertsio eta garapen handiagoa behar dute, erabat doakoak behar dute benetan unibertsalak eta herritar guztion eskura egon daitezen. Are gehiago krisi egoera larri honetan. Jaurlaritzaren, Haurreskolak Partzuergoaren eta Gasteizko Udalaren asmoak guztiz kontrako bidean doaz.
Bileran esan dugun bezala, ELAk ez du erabaki hau inola ere onartzen, Hezkuntza Sailari eta Haurreskolak Partzuergoari bere asmoan atzera egiteko eskatzen dio eta prest dago haurreskola hauek irekiak mantendu daitezen, eragile guztiekin aritzeko eta mobilizazioa aktibatzeko.