Hego Euskal Herrian 125.566 pertsona (%58,7a) daude langabezia prestaziorik gabe
Dena den, langabezia zerrendetan izena emanda daudenen kopurua jaitsi izanak ez du egoera hobetu denik suposatzen:
-
Langabezian daudenen %58,7ak ez du inolako prestaziorik jasotzen. HEHan 125.566 pertsona daude langabezian eta inolako prestaziorik jaso gabe. Eta nahiz eta langabezia 17.840 pertsonatan jaitsi izan azken urtean, prestaziorik jasotzen ez dutenak 4.459 gehiago dira.
-
Maiatzean 92,7 milioi euro bideratu dira langabezia prestazioak ordaintzera, duela urte bat baino %22,5 gutxiago. Epealdi horretan langabezia %8 jaitsi bada ere.
-
Beste alde batetik, eta BAiren arabera, enplegu partzialak 33.800 gehiago dira azken urtean, ia bost enplegutik bat partziala izateraino.
-
Gainera 2015ean sinaturiko kontratu guztien %92,8a aldi baterakoa izan da.
Gizartearen egoerak eta enpleguarenak ez du inolako hobekuntzarik erakusten. Alde batetik HEHk langabeziari dagokionez Europako buru izaten jarraitzen du, eta langabezian daudenak Gobernuen babesik jaso gabe jarraitzen dute. Beste aldetik, enplegu berria aurkitzen dutenek gero eta lan baldintza okerragoak dituzte, partzialitate eta behin-behinekotasun gehiagorekin.