Hego Euskal Herrian 90.264 langabetuk ez du inolako langabezia saririk jasotzen
Era berean, langabetuek jasaten duten babes sozial eza erabat gaitzesgarria da. HEHan 90.264 pertsona langabetu dago inolako prestaziorik jasotzen ez duena (guztien %42,7a), eta %35,6ak soilik jasotzen du kontributiboa, subsidioak edo oinarrizko errenta jasotzen duen %21,6aren aurrean.
Enplegu Zerbitzu Publikoaren datuek 2012. urtean zehar sinatu diren 195.482 kontratutik 182.172 behin behinekoa direla adierazten dute, hau da, %93,2a.
Egoera larri honen aurrean, Gobernuek langabezia eta pobrezia gehiago dakartzaten lan-erreformen alde egiten jarraitzen dute. Baita enplegu eta babes sozialarentzat erabat kaltegarriak direla erakutsi duten murrizketen alde. Ez da langabetuen egoera hobetzeko neurri bakar bat ere hartu.
ELAk politiken norabidea guztiz aldatzeko exijitzen du, eta hau mobilizazio eta antolakuntzaren bidetik etorriko da soilik. Pasa den martxoaren 29ko grebaren arrakastak arnasa ematen dio politika injustu hauen aurkako borrokari.