Hego Euskal Herrian azken hiruhilekoan 11.600 langabe gehiago zeuden

2012/07/27
Biztanleria Aktiboaren Inketako azken datuek erakusten dutenez, langabeziak handitzen jarraitzen du Hego Euskal Herrian. 2012ko bigarren hiruhilabetean 202.100 pertsona langabetu izan dira, aurreko hilean baino 11.600 gehiago eta iaz baino 39.900 gehiago. Era berean, langabezia tasa %15ean kokatzen da.

 

Enpleguaren bilakaera eskasak 2008tik (krisia hasi zenetik) 151.500 enplegu suntsitu direla edota gazteen arteko langabezia tasa %43,8koa dela erakusten du. Hau dena gobernuek egiten dituzten politiken ondorio zuzena da.

Lan arloko eskubideen galera suposatzen duten erreformak, eta gero eta larriagoak diren murrizketa sozialak onartzen ari dira etengabe. Begi bistakoa da enplegua eta gizartearen ongizatea ez direla gobernatzen gaituztenen lehentasunak.

ELAk Nafarroako eta EAEko instituzioei gizarte eta fiskaltasun politiketan aldaketa sakon bat exijitzen die, eta murrizketekin bat ez badatoz, ez ditzatela ezarri.

Era berean, ELA Sindikatuak hau lortzeko modu bakarra antolakuntza eta mobilizazioa dela garbi dauka, eta langileria guztiari dei egiten dio mobilizazioetan eta irailaren 26ko Greba Orokorrean parte hartzeko.