Hego Euskal Herriko enpleguari buruzko azterketa

2007/06/20
Manu Robles-Arangiz Institutua Fundazioak Egoera sozial eta ekonomikoaren azterketa -ren ale berria atera du. Ekaineko ale honetan Hego Euskal Herriko enpleguari buruzko 2007ko lehenengo hiruhilekoko datuak aztertzen dira.

Datuen arabera, ekonomiak hazten jarraitzen duen arren, enpleguak ez du joera bera erakusten. Hileko puntako gaietan, Nafarroako soldatako biztanleriari errentaren banaketan dagokion partaidetzak izan duen lerma azaltzen da, bai eta EAEko osasun sistema publikoaren zenbait gabezia ere.