Hego Euskal Herriko erakundeek pentsioak bermatzea eskatzen du ELAk
Pasadan ostiralean, Iraunkortasun faktorearen eta Gizarte Segurantzaren sistema eguneratzeko indizearen erregulazioaren lege aurreporiektuaren Memoriaren analisia aurkeztu zen. Astelehenean Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordera (EGAB ) bidali zen aztergai. Azkenik, hilabetetan bueltaka ibili ondoren, Rajoy-ren gobernuak iraunkortasun faktorearen edukia zehaztu du.
“Iraunkortasun faktore” delakoa pentsioen doikuntza egiteko tresna iraunkor bihurtu nahi dute; pentsiodun berriei eragingo die, baina baita orain arterakoei ere. Punturik aipagarriena pentsioak eguneratzeko indize berri bat ezarri dela da, kolpe batez KPIaren erreferentzia deuseztatzen duena.
ELAk hasierako helburua bete dela salatu nahi du, pentsiodunen diru-sarrerak eta eros ahalmena urritu eta finantza-erakundeek pentsio pribatuetan duten negozioa bultzatu nahi izatearena alegia. Pentsiodunak guztiz txirotuko dituzte.
Neurriak, aurrezkira zuzenduak, pentsiodunek jasoko dutenen pentsioaren kopurua gutxitzea dute helburu. Batetik, 2014tik aurrera pentsioen eguneratzea % 0,25era mugatuz. Honek, gobernuak emandako datuen arabera, urrengo bost urtetan pentsioen balioan % 9 bat gutxitzea suposatuko du (HEHan batazbeste 90 euro hilean), 2019an 5.000 milio euroko aurreztea izanik. Bestetik, 2019tik aurrera erretiratzen direnei urteko % 0,4 bat jeitsiko zaie.
Bestelako aukerak badaude. Zergatik pentsioak kotizazio sozialekin bakarrik ordaindu behar?
ELAk ez dadila pentsioen beste murrizketarik egin, eta azken urteetan ezarri diren erabakietan atzera egin dadila, pentsio berrien zenbatekoa murriztu eta pentsiodunen erosteko ahalmena ez moztea, eskatzen du. Pentsioei buruzko legedia Euskal Herrian erabaki beharra dago
Horrela ez den bitartean, Hego Euskal Herriko erakundeek pentsiodunei eta etorkizunean pentsio bat jasoko dutenei diru-sarrerak murritu ez daitezen, erreforma gauzatuz gero, pentsiodun guztiei osagarri bat, hartutako erabakiek eragindako diru-sarrera galeraren adinekoa, bermatu beharko lukete.