Hendaiako lan ezbeharra salatzeko kontzentrazioa

2007/02/02
ELAko ordezkariek elkarretaratzea egin dute otsailaren 2an Irungo Ficoba azokaren aurrean. Kontzentrazioaren helburua Hendaiako tren geltokian izandako lan ezbeharra salatzea izan da. Ezbeharrean sindikatu honen afiliatua den gazte bat zendu zen.

ELAk Euskal Herrian dagoen ezbehar-kopuru handia salatu nahi du, beste behin.