Hercan lortutako enpresa hitzarmenak Bizkaiko metaleko blokeoa gainditzen du

2008/04/16
ELA eta Petronorreko garbiketaz eta mantentzeaz aritzen den Herca azpikontratak akordioa lortu dute 15 egunetako grebaren ostean. Hitzarmenak lau urtetako iraupena du eta, besteak beste, 2007-2010 urteetan soldatak KPI erreala gehi %1 igoko dira. Era berean, lau urteotan langileek beste 1.620 euro jasoko dituzte soldata gehigarri bezala.

Bestalde, gaixotasun profesional edo lan istripuengatik soldaten oinarri arautzailearen 100% jasotzea lortu da. ELAren esanetan enpresa mailako akordio honen bitartez Bizkaiko metaleko lan hitzarmena gainditzea lortu da.