Hernaniko atentatua gaitzetsi du ELAk

2009/01/16
Goizaldean Hernanin Ertzaintzaren aurkako atentatu ahalegina dela-eta, ELAtik adierazten dugu:

1.      Ekintza gaitzesgarri horri tinko egiten diogula uko;

2.      sinestuta gaudela horrelako egintzek giza eskubiderik funtsezkoenak urratzen dituztela, eta mina, amorrua eta asaldaketa besterik ez dutela ekartzen; eta

3.      berriro ere eskatzen diogula ETAri armak uzteko.