LEP Nafarroa

Hezkuntza Departamentuak lanaldi partzialeko Hezkuntza Laguntzako Espezialista izateko ehun plaza eskain ditu, prekarietatea areagotuz

2025/10/22
Hezkuntza Departamentuak lanaldi partzialeko Hezkuntza Laguntzako Espezialista izateko ehun plaza eskain ditu, prekarietatea areagotuz
Era berean, sindikatuak deitoratu egin du Gobernuak 2026ko aurrekontuetan lan-baldintzak ez hobetzea, hala nola urteko lanaldia murriztea edo galdutako erosteko ahalmena berreskuratzea.

Funtzio Publikoak jakitera eman du 2025erako 578 lanpostuko LEPa, Estatuak ezarritako erreposizio-tasak mugatuta eta Administrazioan behin-behinekotasuna % 8ra murrizteko nahikoak ez direnak. Gainera, 100 plaza lanaldi partzialean eskainiko dira hezkuntza-laguntzako espezialistaren lanpostuan, eta lanaldiaren ehunekoa aldatu ahal izango da ikasturtez ikasturte. Hala, prekarietatea kroniko bihurtuko da lanpostu hauetan, eta Administrazioak ez du gutxieneko lanaldi bat bermatuko sikiera plaza hauetan.

Europa etengabe ohartarazten ari da estatu kideek gehiegikeriaz jokatu dutela behin-behinekotasunaz, eta, testuinguru honetan, sindikatuak Gobernuari eskatu dio Europatik irits daitezkeen zehapenei aurre egiteko eta beharrezkoa den legea onartu dezala, langile publikoek beren egoera judizializatu beharrik izan ez dezaten, kontratazioa iruzurrezkoa dela erakusteko.

Bestalde, Funtzio Publikoak Nafarroako 2026rako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Legearen aurreproiektuan jasotako langileen arloko neurriei buruzko informazioa eman du. ELAk deitoratu egin du neurri garrantzitsuak sartu ez izana, hala nola galdutako erosteko ahalmena berreskuratzea edo urteko lanaldia murriztea.