hezkuntza publikoa nafarroa
Hezkuntza Departamentuaren proposamena urriegia da, beste behin ere

ELA sindikatuak lotsagarritzat jotzen du Hezkuntza Departamentuaren “negoziazio” faltsua.
Gaur, Nafarroako hezkuntza publikoko sindikatuarteko sindikatuak hirugarren aldiz bildu dira Hezkuntza Departamentuarekin. Berriro ere, Gimeno Hezkuntza Kontseilaria irakasleen aldarrikapenak betetzeko proposamen seriorik gabe etorri da mahai sektorialera. Jarraitzen du 55 urtetik gorako irakasleen murrizketa mantentzen eta ratioen jaitsiera Haur Hezkuntzara eta Lehen Hezkuntzara soilik mugatzen, eta gainera baldintzatuta. Erosahalmenaren galeraren inguruan ere ez dute inongo proposamenik ekarri.
Hezkuntza Departamentuak erantzun egokirik eman ez duenez, ELAk Nafarroako irakasleei eskatzen die mobilizatzen jarraitzeko beren lan eskubideen alde, eta herritarrei oro har, hezkuntza publikoaren kalitatearen alde.