Nafarroako hezkuntza publikoa

Hezkuntza kalitatea eta lan baldintzak hobetzeko mobilizazioa egin da

2023/05/25
Bi greba egun, ehun klaustro baino gehiagoren atxikimendua eta bilera saiakerak egin ondoren, Hezkuntza Departamentuak hezkuntza publikoan hobekuntzak negoziatzeko borondaterik agertu gabe jarraitzen du.

Hezkuntza publikoko gehiengo sindikalak (STEILAS, LAB, CCOO eta ELA) mobilizazioa egin du hezkuntzaren kalitatea eta irakasleen lan baldintzak hobetzeko neurriak eskatzeko.

Mobilizazioak Hezkuntza Departamentua, Nafarroako Parlamentua eta Nafarroako Gobernuaren egoitza batu ditu, hezkuntza publikorako hobekuntzak negoziatzeko baliabide eta borondate falta zuzenean interpelatzeko.