Hezkuntza murrizketen aurkako Nafarroako grebak %75 inguruko jarraipena izan du

2011/10/27
8.100 irakasle inguru daude grebara deituta. Igaro egunotan eginiko mobilizazio sortan azkenekoa izanen da gaurko deialdia. Arratsaldean Gasteizen, Bibon eta Donostian manifestazioak egingo dituzte.

Eguerdian milaka pertsonek hartu dute parte Iruñea, Tutera eta Lizarran LAB, ELA, EILAS, CSIF eta CCOO sindikatuek deitutako manifestazioak.

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak egindako murrizketeen ondorioz hezkuntza sistemak egun duen kalitate galtzeko arriskua dagoela ohartarazi dute sindikatuek.