Hezkuntza Sailak egindako behin-behineko proposamenaren aurkako kontzentrazioa

2007/03/28
ELA, STEE-EILAS, LAB eta UGT sindikatueko ordezkariak Bilboko Eusko Jaurlaritzaren Lurralde Ordezkaritzaren aurrean bildu dira martxoaren 29an, Hezkuntza Sailak egindako behin-behineko proposamena salatzeko. ELAk salatzen duenez "proposamena onartezina da, eta ez die sektorearen beharrei erantzuten".

ELAko irakaskuntzako arduradun Xabier Expositok azpimarratzen duenez, "Hezkuntza Sailak zero kostuko negoziazioa planteatu du eta, horrez gain, Hezkuntzara bideratutako aurrekontu-gastuaren portzentaia urtetik urtera murriztuz doa. Sindikatu sinatzaileek oso argi daukagu Hezkuntza Publikoaren kalitatea eta hor lan egiten duten langileen lan-baldintzak txapon berdinaren bi aldeak direla".

"Irakaskuntza sektorean informazio, eztabaida eta kontsulta epea zabaldu dugu etorkizunean egin beharreko mobilizazioen inguruan", gaineratzen du.