Hezkuntza Saileko Heziketa Berezia eta Irakasle laboralak elkarretaratu dira Lakuan negoziazio eske
2013/04/18
Hezkuntza Bereziko eta Irakasle laboralak 10 urte daramate sektorean Lan hitzarmena berritu gabe. Egoera honen aurrean, ELA, LAB eta STEE-EILASeko ordezkariak elkarretaratu egin dita gaur goizean Lakuan negoziazio mahia eratzeko eskatuz.
2011ko Apirilaren 14 aurreakordio bat sinatu bazuten ere, Administrazioak sinatutakoari uko eginez, bertan behera utzi zuen.
2013ko Urtarrilean, LAB, ELA eta STEE-EILAS sindikatuok Negoziazio Mahaiaren eskaera Administrazioari egin bazioten ere, 3 hilabete pasa direnean ez diete inolako kasurik egin
Martxoaren 20ean eduki zuten Batzorde Parekidean, apirilaren 18a baino lehen Negoziazio Mahaiaren data emango zietela esan zieten, baina, berriro ere bere hitza ez dute bete.
Horregatik, gaur Apirilaren 18a, 3 sindikatuetako Negoziazio Mahaiko partaideok, Lakuara joan dira, asmo bakar batekin: data bat jartzea negoziazioak hasteko, eta data hau gabe ez direla bertatik irteng, adierazi dute.