IRAKASKUNTZA PUBLIKOA Nafarroa
Hezkuntzako sindikatuek irailaren 26ko greba deialdia erregistratu dute
Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza publikoko sindikatu guztiek (STEILAS, ANPE, AFAPNA, LAB, CCOO, ELA eta UGT) 2024ko irailaren 26rako, ostegunerako, greba deialdia erregistratu dute Hezkuntza Departamentuan.
Erakunde sinatzaileek uste dute, Administrazioaren aurrean sektore publikorako lan-hobekuntzak denbora luzez aldarrikatu ondoren, Hezkuntza Departamentuak eta Nafarroako Gobernuak ez dietela jaramonik egin eskaerei: ratioak jaistea, erosahalmena berreskuratzea, lan gainkarga murriztea eta irakaslegoaren egonkortzea.
Horregatik guztiagatik, irakaskuntza publikoko irakasleak ordezkatzen dituzten sindikatuek adierazi dute nazkatuta daudela administrazioaren negoziazio faltarekin.
Hezkuntza publikoko sindikatuek uste dute mobilizatzeko unea iritsi dela, eta dei egin diete irakasle guztiei datorren ostegunean, irailaren 26an, grebarekin bat egin dezaten.