Etxebizitza eskubidea
Higiezinen krisiari aurre egiteko manifestazioa deitu dute Baionan apirilaren 1erako
2023/03/30
Etxebizitza eskubidearen aldeko Europako eguna da apirilak 1. Se loger au Pays / Herrian bizi plataformak egin du deialdia eta ELAk aprobetxatu nahi du Aldak eta Manu Robles-Arangiz Fundazioak Ipar Euskal Herrian egiten duten lan handia aitortzeko.
Larunbatean, apriliaren 1ean, manifestazioa izango da Baionan, etxebizitza eskubidearen alde eta higiezinek erraztu duten espekulazioaren kontra. Se loger au Pays / Herrian bizi plataformak antolatu du eta bertaratzera animatu nahi du jendea ELAk. Deialdia egin duen plataformaren parte da Alda mugimendua.
Garaipen judizial garrantzitsu baten ondoren egingo da manifestazioa. Epai horri esker, baretu egingo dira, neurri batean, turismoarekin bertako herritarrak kaltetzen ari diren politikak. Ipar Euskal Herrian, higiezinen burbuilari aurre egiteko herri mugimendua aspaldiko arrakastasuena izaten ari da.
Hurrengoa da apirilaren 1erako plana:
- 12:00: Pintxoak eta kantuak, Roland Barthes plazan (Manu Robles-Arangiz Fundazioaren atzean)
- 15:00 Manifestazioa, Baionako subprefekturan hasita (udaletxearen atzean)
- 16:45-23:00: Jai herrikoia (dohain), Andoni Ollokiegi, Frigo eta Izanekin, Roland Barthes plazan