Hijos de Juan de Garay enpresan akordioa

2015/05/27
Bi egunetako lanuztearen ondoren eta mugagabeko greba bezperan lan hitzarmenaren inguruan akordioa lortu da Oñatiko Hijos Juan de Garay enpresan. Izenpetu berria den akordioak 2015erako %1,3ko soldata igoera eta KPIa gehi %1,7a 2016 urterako, gutxienez %1,7 bermatuz datorren urtean. Enpresak 360 langile ditu eta ELAk 8 ordezkari ditu bertan eta LABek 5.

Bestalde, hitzarmen honek hobekuntza nabarmenak jasotzen ditu baimen eta lizentzietan. Era berean, gaixotasun arruntetako jarraipenerako mutualitateak kanpoan uzten ditu. Izan ere, bertako langileek ez dute nahi euren osasunarekin inork negozioa egiterik.

Halaber, ELAk azpimarratu nahi du lan erreformaren aurkako artikuluak ageri direla eta, alde horretatik, enpresak bere kabuz soldatak ez aldatzeko eta hitzarmena ez aplikatzeko neurriak jartzen zaizkio.

ELAren aburuz lan hitzarmen honek agerian usten du antolakuntza eta borrokaren bitartez, lan hitzarmen duinak lor daitezkeela eta lan erreforma enpresen kanpoan utzi.

Azkenik, ELAren adierazi nahi du negoziazio kolektiboaren ordua iritsi dela aberastasuna banatzeko eta egoera ekonomikoari dagokion negoziazioa egiteko.