Hilabetetik hilabetera gero eta enplegu gehiago suntsitzen ari da

2011/11/03
INEMen zerrendetan erregistraturiko langabe kopurua 187.372 pertsonatakoa izan da 2011ko urrian Hego Euskal Herrian, irailean baino 2.848 eta 2010ko urrian baino 12.991 gehiago. Argi dago hilabetetik hilabetera gero eta enplegu gehiago suntsitzen ari dela.

Langabezi tasa HEHan %13,7koa da eta Europar Batasuneko bataz bestekoa %9,7koa, hau da, Hego Euskal Herriko tasa  Europear Batasunekoko bataz bestekoaren 4 puntu gainetik dago. Bilakaera esanguratsua da; 2010eko irailean langabezi tasa HEHan %12,9koa zen eta EBeko bataz bestekoa %9,6koa. 2011an berriz EBean langabezi tasa iaz baino 0,1 puntu altuagoa da eta HEHan 0,8ko igoera eman da.

 

Gainera, INEMeko zerrendetan erregistraturiko biztanleriaren %42,8ak ez du inolako prestaziorik jasotzen, eta %35,1ak bakarrik jasotzen du prestazio kontributiboa. Gainerako %22,1ak prestazio asistentziala jasotzen du, kontributiboa baino baxuagoa. Datuok adierazten dute gero eta jende gehiago inolako prestaziorik gabe geratzen ari dela. Iraileko datuak abuztukoekin alderatuz, INEMen erregistratuta zeudenen %3,9a gehiago geratu da inolako prestaziorik gabe.

 

2011an zehar sinaturiko 792.110 kontratuetatik, 741.855, hau da, %93,65a, behin-behinekoa izan dela ere erakusten dute INEMeko datuek. 2011an sinatutako behin behineko kontratuek, 2010 ekitaldian baino 0,4 puntuko gorakada izan dute. Begi bistan dago lan baldintzak gero eta prekarioagoak direla.