Hildako bat eraikuntzan gertatutako beste istripuan

2004/01/28

Eraikuntzaren sektorean beste hildakoa gertatu da urtarrilaren 28an. 34 urteko gaztea hil da Barakaldoko San Vicente auzoan egiten ari diren dorreetako batetatik erori ondotik.

Gazte honek Sarkevi enpresarako egiten zuen lan, azpikontratazioaren katean hirugarren enpresa da hau. Parque San Vicente promotorak Teisa kontratari eman zion obra, hauek Bernabé y Jorge azpikontratatu zuten eta beste hauek Sarkevi azpikontratatu zuten.

ELAk neurriz kanpoko azpikontratazioa salatu du, lan baldintzak okertu eta lanpostuetan segurtasun eza areagotzen duelako, lanaldiak amaigabeak dira, langileengan izugarrizko presioa egiten da batez ere behin-behinekoak diren langileengan.

Bestalde ELAk azaldu du obra hauetan dauden sergurtasun irregulartasunak direla eta iaz salaketa jarri zuela Laneko Inspekzioan.

ELA, LAB ESK eta STEE-EILAS sindikatuek hurrengo ostiralerako, urtarrilak 30, elkarretaratzea deitu dute istripua gertatu den tokian bertan.