Hiru asteko grebaren ondoren akordioa Onduline enpresan

Onduline enpresan lanuzte partzialak egiten hasi ziren maiatzaren 12an, eta maiatzaren 23tik aurrera (23:00) greba mugagabean egon dira. Enpresa hori eraikuntza-materialak handizka merkaturatzen aritzen da, eta Gallartako El Campillo industrialdeko II faseko P-12an dago.
21 eguneko greba mugagabea gaur amaitu dute langileek, 2015, 2016, 2017 eta 2018 urteetarako akordioa lortu ondoren. Enpresa-itun berriaren bidez lan-erreformaren hainbat arriskutatik blindaturik geratuko dira langileak (aurrera-eragina, ituna salbuestea, malgutasuna, kaleratze objektiboagatik eman beharreko kalte-ordainak 45 egun X 42 hilabete), eta gainera soldata- eta plus-igoerak %6ko igoera izango dute. Bestalde, beste lantoki batzuetara edo beste txanda batzuetara adostasunik gabe aldatzerik ez, mutualitateek gertakizun arruntak ez arautzea, lanpostuen kategoriak onartzea jasotzen ditu akordio honek.