Hiru egunetako greba Bizkaiko merkataritzan

2007/06/04
ELA, UGT, LAB eta LSB-USO sindikatuok Bizkaiko merkataritzaren sektorean hiru greba egun deitzea erabaki dugu. Bi urte baino gehiago daramagu hitzarmen gabe. Hala ere, patronalak erabateko mespretxua azaldu digu beti. Egoera oso larria da, patronalari ezer gutxi axola zaiolako sektoreko langileen egoera.

Ez negoziatzeko politika mantentzeaz gain CEBEK-ek are eta hurrunago joatea erabaki du. Aurreko urtean eskeintzen zigutenari (ez dute ordu bakar bat ere murriztu, ez dute ezertan etsi eta ozta-ozta KPI-ren igoera onartzen dute), orain 2005 eta 2006 urteei dagokien atzerakinak ez emateko mehatxua gehitzen du.

CEBEK-k hitzarmenak ez direla atzeraeraginak esan du, hots, ez dutela atzerapenik ordaindu nahi. Begi-bistakoa da ez dutela inolako presarik. Milaka langile biltzen dituen sektoreko hitzarmen kolektiboetan norgehiagokan aritzea arriskutsuegia gerta dakioke patronalani. Aipatutako hitzarmenak enpresako edota norbanako itunen truke aldatu nahi dituzte, azken hauek enpresaniek errazago kontrola dezakete. Sektoreko hitzarmenen aldeko borroka gure armarik onena da gure laneko eskubideak eta laneko baldintzak babestearren. Honen bidez, soldata igoera duinak eta jadanik horren lanaldi luzeak murriztu eta bizi-kalitatea hobetu nahi ditugu, laburbilduz, gure lana duin egin nahi dugu.

Gauza izan bagara dendak jaiegunetan zabal dezaten geldiarazten, oraingoan ez dugu onartuko ere gupidanik ez duten lau enpresarik eta CEBEKeko beste lau burokratek (gure soldatekin bizi behar izaten ez duten hauek) gure bizitza alferrik gal dezaten.

Jakin badakigu, sektoreko enpresari gehienak ez datozela bat hitzarmenen negoziazioa guda-leku bihur dadin. Hauek jakin badakite, euren enpresak ez direla onik aterako, baina hauek mahaian dituzten ordezkariak negoziazio kolektiboa fronte politiko neoliberala bihurtu nahi dute, eta egoera horretan, enpresariek, hauen enpresek eta langileek ez dute zeresanik. Negoziazioetan parte hartu dugun sindikatuok mobilizazioak irautearen alde gaude, intentsitatea eta maiztasuna areagotuz. Hala ere, edonoiz hitz egiteko prest gauzkate, zorrozkeria gabe, mehatxu gabe eta kontuan hartuz hortxe izango gaituztela gure bizi-baldintzak hobetzeko, inoiz ez kaltetzeko. Bestela ez genuke negoziatuko.

Unean-unean merkataritzako sektorean (ehun, altzari, metal eta merkatanitza oro har) ekaina eta uztaila bitartean egingo diren mobilizazioen berri emango dizuegu. Mobilizazioek egingo diren hiru grebekin joko du goia.

-Ekainak 20: GREBA MAX CENTER-ean.

-Ekainak 26: GREBA ARTEAn

-Uztailak 2: GREBA BILBO-n.