Hiru egunetako greba Bizkaiko merkataritzan

2007/06/19
ELA, LAB, UGT eta USO sindikatuek hiru egunetako greba deitu dute Bizkaiko merkataritzaren alorrean, lan hitzarmenaren negoziaketa bultzatu asmoz. Lehen greba eguna ekainaren 20an izaten ari da, Max Centerren. Ekainaren 26an Artean izango da greba, eta uztailaren 2an Bilbon.

Lehenengo greba eguna oso arrakastatsua izan da, Barakaldoko Max Centerreko denda denak itxita egon baitira.

Bizkaiko merkataritza alorrean ez da akordiorik sinatu 2004tik eta Cebek patronalak ez ditu atzerapenak ordaindu nahi.