Hiru greba egun berri Bizkaiko Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuan 7 urte daramatzatelako hitzarmen eta hobekuntzarik gabe

Onartezina da guztiz, hitzarmenik gabe zazpi urtez egonda ere, patronalak eta Udalek lan-baldintzei buruz hitz egiteari uko egiten jarraitzea. Bitartean, erabat feminizatuta dagoen sektorea ikusezin bihurtzen duen eredua bultzatzen dute arduradunek.
Sektoreko patronal nagusiek 1,5 milioiko mozkinak izan dituzte, baina langileei eskainitako soldata igoera %3,5ekoa baino ez da izan. Igoera hori oso urrun dago galdu duten erosahalmena berreskuratzetik, hala ere negoziaziotik mahaitik funtsezkoak diren gaiak kentzea lor dezake.
Aldarrikapen nagusien artean, adibidez, hurrengoak daude: erosteko ahalmena berreskuratzea; arrisku psikosozialak eta gaixotasun profedsionalak ebaluatzea; lanaldi osoko eta mugagabeko kontratuak luzatzea; zerbitzu guztiak gutxienez ordubetekoak izatea bermatzea; eta adinekoei zuzendutako soldata murrizketarik gabeko lanaldi murrizketa.
Lizitazioak ala enkanteak?
Diru publikoz ordaindutako gau egungo lizitazioek enkanteen antza handia dute. Eta nahiz eta aurrekontuak hazten dituzten, euro bat bera ere ez da bideratu zerbitzuak zein lan-baldintzak hobetzera.
Horregatik guztiagatik, sektorea errotik alda dezaten eskatuko diete langileek arduradunei, bai eta kalitatezko gizarte zerbitzuen alde egin dezaten eta langileen lan eta osasun baldintzak hobetu ditzaten.