Hiru greba egun Bizkaiko merkataritzan

2010/10/27
ELA, LAB, UGT eta CCOO sindikatuek deituta, Bizkaiko merkataritza osoan, hau da, Elikagai, Ehun, Metal, Zapata eta Altzari merkataritzan hiru greba egun egingo dira abenduaren 23 eta 24ean eta urtarrilaren 7an.

 

ELAk Bizkaiko patronalarekin, CEBEK, ia bi urtez negoziatzen jardun eta gero, azken eskeintza iraingarritzat jotzen du. Alberdi ekonomikoari dagokionez eskeintza lau eurokoa hilean litzateke. Gainera patronalak ez ditu ikutu nahi gainontzeko artikuluak, lan hitzarmena edukirik gabe utziz.                                    

ELAk salatu du sektore hau oso feminizatua dagoela, lanaldi oso luzeekin, lanaldi partzialeko kontratazioarekin eta soldata baxuekin. Era honetan, langileek eskaintza miserableen aurrean ez dutela etsiko adierazi du eta mobilizazioe ekingo dietela berehala aurreratu dute.

Azaroaren 19an elkarretaratzea egingo dute patronalaren egoitzaren aurrean eta abenduaren 23 eta 24ean eta urtarrilaren 7an grebara joko dute.