Hiru hilabete greban Kaiku Km0 enpresan

2016/10/03
Kaiku Km0ko langileek -lehenago Sociedad Distribuidora Alimentaria izenez ezagutzen zen enpresa- uztailaren 5ean grebari ekin zioten, bizi dute prekaritatearen eta aldi baterako enpresen abusuzko erabileraren aurka.Kaiku Km0k izen bereko produktuak banatzen ditu, eta zuzenean 30 langile ditu, gehi beste 15 bat aldi baterako lan enpresen bidez.

Langileak nazkatuta daude salaketa bidez aldi baterako kontratuak murriztu eta plantillako bihur ditzaten lortzeaz, edota auzibidera jo behar izateaz antzinatasuna aitor diezaieten. Lan-baldintzen funtsezko aldaketak ere salatu behar izaten dituzte…

ELAk salatu duenez, 4 milioi eurotik gorako etekinak lortu dituen Kaiku taldeko enpresa honek greba oztopatu egin nahi du legez kanpokoa dela argudiatuta, eta gainera grebalariak ordezkatu egin ditu ABLEen bidez, edota administrazio eta gerentziako enplegatuak baliatuaz.