lan istripua

Hiru langile erori dira Durangoko eraikin bateko andamio batetik

2023/03/28
Eskuragarri dauden datuen arabera, hiru langile altueratik erori ziren atzo eguerdian Durangoko Arandoñotorre kalean dagoen andamio batetik. Larrien dagoen behargina Cruces-era bideratu dute. Jada 9 behargin hil dira 2023an lan isripuen ondorioz Hego Euskal Herrian, horietatik 2 bizkaian.

Jakina da sektore honek pairatzen dituen arriskuen artean altueratik erortzea, pisu handiak erabiltzea eta lan erritmo bortitzak daudela, edota norbera babesteko ekipoen gabeziak. Prebentzio araudia modu egokian ez betezeak lan istripu edo lan gaixotasunak pairatzeko probabilitatea areagotu egiten du.

Ez da prebentzio edota lan segurtasunean nahikorik inbertitzen, ez zaio arriskuen informazio eta formakuntzari duen garrantzirik ematen eta diru etekinak handitzeko patronalek lan erritmoak areagotzen dituzte langileon osasunaren kalterako. Eusko Jaurlaritzak eta lan osasunean diharduten instituzioek lan baldintzak hobetzeko eta prekaritatea lan zentruetatik ezabatzeko lanak lehenestu beharko lituzkete lan baldintza egokiak bermatuz, pairatzen dugun ezbehar tasa jasaezina errotik aldatzeko.