Hirugarren greba astea Leioa Wagen-en

2007/07/12
Leioa Wagen enpresako bost lantegiak greban daude ekainaren 25etik, lan hitzarmenaren alde. Lantegiak Leioa, Galdakao, Bilbo eta Sestaon daude eta Audi, Volswagen eta Skoda markako autoen salmenta eta konponketaz arduratzen dira greban dauden 200 bat langileak.

Greba hasi zenetik ez da negoziazio saiorik eman eta enpresako zuzendaritzak greba bertan behera uztea eskatzen du bide horregatik inolako aurrerapauso eman aurretik.


Ekainaren 13an hiru aste bete dira beraz greba hasi zenetik. Horregatik, hainbat ekintza burutu dituzte langileek. Esaterako, 11:30tan manifestazio bat abiatu da Leioa Wagen-Auvoletik.