Hitzak sobera, ekintzak faltan Osakidetzan

2017/03/28
Osakidetzako zuzendaritzak azken 4 urteetan mahaian izan diren gaiak ekarri ditu gaur Gasteizen egin den bilerara, baina proposamen zehatzik gabe. Negoziatzeko borondatea eta aurretik gaizki egindakoak zuzentzeko borondatea adierazi du, baina eskaintza zehaztu gabe.

Guretzat garrantzitsuena den gaian, tenporalitatean, Madrildik inposatutako legedia errespetatzen jarraituko dutela esan dute. Legedi hori orain arte erabilia izan da %40tik gorako behin-behinekotasuna mantentzeko, ELAk alternatiba legalak plazaratu arren.

ELAk hitzak ekintzaz laguntzea eskatzen du eta Osakidetza Euskal Herriko ETT nagusiena izateari uzteko neurri zehatzak mahaigaineratzea.

Bestelako puntu guztietan zehaztasun galta bera izan dugu. Gure sindikatuak mobilizazioak bultzatzen jarraituko du eskaintza erreal bat, Osakidetza indartzeko neurriak eta lan-baldintza duinak izan arte.