Lozy´s Pharmaceuticals (Lekaroz)

Hitzarmen propio baten aldeko grebaren zazpigarren astean mobilizazioekin jarraitzen dute

2024/04/09
Langileek Qube Pharma enpresaren aurrean, Lozy 's enpresaren bezero nagusietakoa baita, eta Nafarroako Parlamentuaren parean elkarretaratzeak egin dituzte gaur haien lan baldintzak hobetuko dituen hitzarmen propioa aldarrikatzeko.

Lozy 's Pharmaceuticals, kimika sektoreko enpresa da, Lekarozen dago eta 78 langile ditu, horietatik erdiak emakumeak.

Langileak greba mugagabean daude otsailaren 20tik, KPIaren araberako soldata igoerak eta lanaldia murriztuko dituen hitzarmen propioa lortzeko. Harrezkero, enpresaren ekoizpena erabat geldirik dago.

Gaur, Lozy 's-eko langileek euren aldarrikapenak Qube Pharma enpresaren, Lozy' s-eko bezero nagusietako bat delako, eta Nafarroako Parlamentuaren aurrera eraman dituzte.