Hitzarmena berritzeko akordioa UAGAn

2021/11/18
Hainbat bilera egin ondoren, UAGA Arabako Nekazarien Elkartea enpresaren 2021-2024 urteetarako hitzarmena negoziatzeko akordioa lortu da. Akordioak hobekuntza garrantzitsuak jasotzen ditu, besteak beste, soldata-igoerak, lanaldi-murrizketa, telelana eta deskonexio digitalerako eskubidea, eta erreformaren aurkako blindajeak. ELAk positibotzat jo du lortutako akordioa, eta azpimarratu du hobekuntza horiek are garrantzitsuagoak direla gaur egun daukagun testuinguruan.

Zentzu horretan, ELArentzat garrantzitsua da adostutako igoera, soldata-igoera duinak ekarriko dituena, eta formula bat barne hartzen duena murrizketak planteatzen badira, horiek automatikoki lanaldi-murrizketarekin konpentsatzeko. KPIari lotutako igoerak %2,5etik gorakoak badira, aukera egin beharko da: edo soldata-igoera osoa aplikatu, edo lanaldia murriztu, aplikatzeari uzten zaion igoeraren proportzioan.
ELAk langileak zoriondu nahi ditu; lan-erreforma kanpoan uzten duen testu bat adostea lortu da, blindaje-artikulu guztiak txertatuz, eta enpresak ezin izango ditu soldatak bere kabuz aldatu, ezta hitzarmenaren edukiak ez aplikatu ere.