Refractarios Kelsen (Aduna)

Hitzarmena KPItik gorako soldata igoerekin berritzeko akordioa lortu da

2024/04/25
ELAk akordioa sinatu du (LABekin eta CCOOrekin batera) 4 urteko indarraldia duen enpresa hitzarmena berritzeko.

Adunako Refractarios Kelsen enpresako batzordeak, ELAko 4 ordezkarik, CCOOko 3k eta LABeko 2k osatutakoak, azarotik negoziatzen ari zen enpresako hitzarmen kolektiboa berritzeko akordioa sinatu du.

Akordioak jasotzen duen soldata igoera KPI gehi 0,3 puntukoa da hitzarmenaren indarraldiko 4 urteetako bakoitzerako. Gainera, urteko lanaldia 8 ordu murriztuko da, gaueko lanaren plusa, bosgarren txandakoa eta dieten ordainketa handituko dira. Gainera, hobekuntzak daude lizentzietan, garraioan eta bajen osagarrietan, besteak beste.