Gipuzkoako Metalaren Merkataritza

Hitzarmena negoziatzeko mahaia deitu du ELAk

2024/01/23
Gipuzkoako metalaren merkataritzaren hitzarmena negoziatzeko mahaia osatzeko deia egin die ELAk beste sindikatuei eta patronalei. Izan ere, 2008az geroztik hitzarmenik gabe daude sektorean, horrek suposatzen duen erosahalmenaren galerarekin, besteak beste.

Hitzarmenak 7.000 langile baino gehiagori eragiten die, eta soldata izoztuta dutenez, kategoria baxuenetako jornalak gainditu ditu jada Lanbidearteko Gutxieneko Soldata berrituak. Horra hitzarmena berritzearen premiaren adibideetako bat.

Hori horrela, sektoreko patronalei ELAk, %60ko ordezkaritza baino gehiagorekin, eskatzen die arduraz joka dezatela lan baldintzak duintzeko hitzarmena eguneratzeko.