Gasteizko AEG Power Solutions
Hitzarmenaren aldeko lehen lanuzteak ekoizpena geldiarazi du

Erosahalmena berreskuratu eta bermatuko duen hitzarmenaren aldeko lanuzteek ostegunera arte jarraituko dute (9:30etik 12:30era), eta areagotu egingo dira negoziazioan aurrerapausorik ez badago.
Gaur, ekainak 19, hasi da aste honetarako deitutako mobilizazioa Miñaoko (Gasteiz) AEG lantegian. 90 langile inguruko plantillarekin, 9:30etatik 12:30etara arteko lanuztea egin da, eta jarraipen zabala izan du, ekoizpena geldiarazi duena. Lanuzteek ostegunera arte jarraituko dute ordutegi berarekin.
Langileek aplikatzea bermatuko duten klausulak jasotzen dituen hitzarmena aldarrikatzen dute, eta aurreko hitzarmenean galdutako erosahalmena berreskuratu eta KPIari lotutako soldata igoerak dituena.
Greba egunak egiten jarraituko dute enpresak plataforma onartzen ez duen bitartean, eta areagotu egingo dira negoziazioan aurrera pausorik ematen ez bada.