Nafarroako Arte Grafikoak

Hitzarmena negoziatzen hasteko eskatuz 400 sinadura baino gehiago entregatu dituzte, sektoreko langileen laurdenarena

Hitzarmena negoziatzen hasteko eskatuz 400 sinadura baino gehiago entregatu dituzte, sektoreko langileen laurdenarena
ELAk, LABek, UGTk eta CCOOk elkarretaratzea egin dute gaur AEGRAN patronalaren egoitzaren aurrean, duela 10 urte bertan behera gelditutako Nafarroako Arte Grafikoen Hitzarmenaren negoziazioa irekitzea eskatzeko.

Elkarretaratzean, sektoreko langileen 400 sinadura baino gehiago entregatu dituzte, langile guztien laurden bat, gutxi gorabehera. Hala, sindikatuek salatu dute patronalak ez diola jaramonik egin martxoan aurkeztutako negoziazio eskaera formalari, eta benetako elkarrizketa eskatu dute, lan baldintzak arautu eta hobetzeko.

Hilabete gutxiren buruan lortutako babesak erakusten du sektorean gero eta kontzientzia eta mobilizazio handiagoa dagoela, eta AEGRANek negoziazioa blokeatzen jarraitzen badu, enpresetan gatazkak areagotuko direla ohartarazi du.