Gipuzkoako Errepideko Merkantzia Garraioen sektorea

Hitzarmenaren negoziazioa hasi da 15 urte eta gero

2024/06/14
Guitrans patronalak onartu du probintziako hitzarmenaren negoziazioekin hastea, ELA eta beste sindikatuek aurkeztutako demandaren ostean. Gaur negoziazio mahaia eratu da, eta hurrengo bilerak ekainaren 28an eta uztailaren 23an izango dira.

Gipuzkoako errepideko merkantzia garraioaren hitzarmenak 15 urte daramatza berritu gabe. Guitrans, sektoreko patronal bakarrak, ez zuen negoziaziorik nahi. Horregatik, ELAk eta beste sindikatuek salaketa bat aurkeztu zuten ekainaren 18an, negoziazio kolektiboa urratzen zelakoan. Horren aurrean, gaur LHKn egindako bileran, patronala prest agertu da negoziatzeko.

ELAk uste du garaia dela Gipuzkoarentzat hain garrantzitsua den sektore bateko negoziazioei ekiteko, lan baldintza duinen alde. Era berean, patronalaren jarrera salatzen du, Madrilen negoziatzen ari den akordio orokorrean baitu jarrita begira, CCOO eta UGTrekin negoziatzen ari dena eta Gipuzkoako langileen baldintzak oztopa ditzakeena. Gipuzkoako langileek euren lan eskubideak defendatzeko aukera izan behar dute.