UBER Bizkaia

Hitzarmenaren negoziazioak aurrera egiteko grebak jarraipen masiboa izan du

2024/12/12
Grebak atzo izan zuen lehen eguna, eta urtarrilaren 6ra arte luzatuko da. Hitzarmenaren negoziazioa ia urtebete luzatzen ari da, eta enpresak ez du lan baldintzen funtsezko hobekuntzarik eskaini.

Atzo hasi zen greba Bizkaiko Uberren. Egun osoan zehar, grebak eragin handia izan zuen VTCen jardueran, eta une batzuetan ia geldirik egon zen, Bizkaia osoko erabiltzaileei eraginez.

Greba hitzarmenaren negoziazioan aurrera egiteko egin da. Aldarrikatzen dena soldata hobetzeaz gain, gaueko eta jaiegunetako plusak ezartzea, lanaldia benetako lanorduetan zenbatzea, oporrak behar diren heinean eskatu ahal izatea eta ibilgailuetan segurtasun handiagoa izatea da.

ELAk oso balorazio positiboa egin du grebaren eta mobilizazioen lehen egunari buruz, eta borrokan jarraitzeko eta hurrengo greba egunetarako deia egin du.