Nafarroako optiken merkataritza
Hitzarmenaren negoziazioan patronalaren blokeoa hausteko mobilizazioekin jarraitzen dute

Optiken merkataritzaren sektorean 2020ko amaieratik hitzarmena berritu gabe dago. Hainbat negoziazio bilera egin ondoren, sindikatuek salatzen dute patronalak duela hilabete batzuetik aurrera pausoak blokeatzen ari dela, eta bere hitzarmen proposamenari eusten diola nahikoa ez dela jakin arren.
ELAk (sektoreko sindikatuen ordezkaritzaren % 50), UGTk ( % 33) eta LABek ( % 17) aho batez eskatu dute soldaten erosahalmena bermatzea. Hitzarmenaren indarraldia amaitu zenetik, Nafarroako KPI metatua %13koa da.
Era berean, lanaldia murrizteko eskatzen dute, opor egun bat gehiagorekin, soldata baxuenak dituzten lanbide kategoriak kentzeko eta larunbat arratsaldeetako plusa hobetzeko.
Patronalak, bere aldetik, ez du bere proposamen ekonomikoa aldatu, erosahalmenaren galera nabarmena suposatu arren, eta lanaldia murrizteari uko egiten dio 5 urteko hitzarmena proposatzen badu ere.
Ekainean elkarretaratzeak egin ziren, eta patronalak mugimendurik egin ez duenez, gaur mobilizazioak errepikatu dira: Antso Nagusia kaleko Alain Afflelou optikaren, San Ignazio kaleko Ulloa Optikoaren eta Nafarroa Behereko etorbideko Optikaren aurrean elkarretaratzeak egin dira. Ezin da baztertu blokeoak jarraitzen badu, mobilizazioak hurrengo asteetan errepikatuko direnik.