Amavir Navarra egoitzak
Hitzarmenaren negoziazioan patronalaren blokeoa salatzeko elkarretaratzea egin dute

Amavir Navarrako langileek bi urte daramatzate hitzarmena iraungita. Azken hitzarmena 2017an sinatu zuten, eta 2024an galduko du indarra. Horrek esan nahi du hitzarmen berri baten negoziazioan patronalaren blokeoa hausten ez bada, lan baldintzak are gehiago okertuko zaizkiela bertan lan egiten duten ia 400 pertsonei, estatu mailako hitzarmena aplikatuko zaielako.
Amavir Navarra egoitzetako langileek elkarretaratzea egin dute Parlamentuaren aurrean, ELAk, CCOOk eta Satsek deituta, ANEA patronalak hitzarmenaren negoziazioan ezarritako blokeoa salatzeko.
Lan eta soldata baldintzak hobetuko dituen hitzarmena aldarrikatzen dute, ezinezkoa baita kalitatezko zerbitzua ematea lan baldintza prekarioekin.
Estatu mailako hitzarmenarekin lan baldintzak are gehiago okertuko zaizkien mehatxuaren aurrean, langileek mobilizazioaren alde egiten dute patronalaren blokeoa hausteko eta lan-baldintzak hobetuko dituen hitzarmena lortzeko.