HOBETUZ PATRONATUAREN BILERA BALORATU DUTE ELAk ETA LABek

2003/10/05

Langileen prestakuntzarako Euskal Fundazioak, HOBETUZek burututako bilerari dagokionez, ELAk eta LABek:

1. Langileen formakuntzarako taldeko edo empresa planen 2003ko deialdia onartu izana positiboki baloratu dute. Honela HOBETUZek kudeatzen duen atalik nagusiena desblokeatu da, 2002ko deialdian gutxi gora behera 60.000 langileen formakuntza bere baitan hartu zuen.

2. Espainiar gobernuaren 1046/2003 dekretuaren inguruan, Patronatoaren Deklarazio batean gertatu den debatea, CONFEBASK, UGT eta CCOOen formakuntza jarraiaren inguruko jarrera zein den jakiteko argigarria izan da. Honela bai CONFEBASKek eta baita UGT eta CCOOek ere ez dute HOBETUZen defentsarako deklarazioa izenpetu nahi izan.

3. Ezezko honen atzean ELAk eta LABek honakoa izkutatzen dela salatzen dute:

a. Lehenik eta behin CONFEBASK, UGT eta CCOOek HOBETUZen defentsari prezioa jartzeko duten interesa, Patronatuak banakako plangintzak edo banakako formakuntzaren deialdiak onar ditzan presionatuz. Gai hau hurrengo bilerararte atzeratu da. Gogoratu dezagun banakako planen gestioa negozio iturri nabaria dela CONFEBASK, UGT eta CCOOentzat (421 milioi 2002rarte).

b. Posizio sakonago batean, CONFEBASK, UGT eta CCOOek Formakuntza Jarraiaren akordioarekin izan duten konpromiso eza eta mantendu duten posizio anbiguoa. Euskal Akordioaren defendatzaileak direla erakutsi nahi dute eta bitartean euren goiburuek Madrilen HOBETUZen aurkako erasoak babestu eta bultzatzen dituzte pozarren. Horien artean gertakaririk hurbilena, espainiar gobernuaren 1046/2003 dekretua daukagu.

4. Guzti honen aurrean ELAk eta LABek prestakuntza iraunkorrerako egungo modeloa indarrean dagoela zehazten dute, bere garaian alde guztiek sinatu zuten hitzarmenari jarraituta. HOBETUZek EAEko prestakuntza iraunkor osoa kudeatu behar du eta lanbide heziketagatik ordaintzen diren kuotak EAEra itzul daitezen eskatzen dute HOBETUZek kudeatu ditzan. Era berean 1046/2003 dekretua ezesten dute.

Azkenik ELAk eta LABek, EAEko gobernuari eskatzen diote gehiengo sindikalaren deklarazioaren alde lehen bait lehen egiteaz gainera, deklarazioak dioen moduan, akordioaren iraupenarekin eta enpresen eta langileen kuoten ordainketaren exigentziarekin bat egin dezan. Akordioa finantzatu eta garatzeko behar diren ekimenak adostea eskatzen diote. HOBETUZ patronatuan aurkeztutako proposamenaren onarpenak, gestio instituzionala eta politikoa eskatzen du; berari dagokionez administrazioak ardura bere gain hartu de eta ELAk eta LABek jarraipena egingo diote.