Hondarribin izandako heriotza salatzeko elkarretaratzea
2015/10/29
ELA, LAB, ESK, STEILAS, EHNE eta HIRU sindikatuetako ordezkariak elkarretaratu dira gaur eguerdian Hondarribiko Arrantzale Kofradiaren aintzinean azken lan istripu larria salatzeko. Atzo arrantzale bat hil zen sarearekin trabatu eta itsasora erori ondoren.
Aurten, lan-gaixotasunen ondorioz hildakoak kontuan izan gabe, gutxienez 38 pertsona lirateke Hego Euskal Herrian beraien lanpostuetan bizitza galdu duten pertsonak, hauetatik 11 Gipuzkoan. Era berean, lan-ezbehar kopuru orokorra ere hazten ari da oro har.