Ia erabateko greba eskoletako jantokietan

2009/05/28
ELA, LAB, UGT eta CCOO sindikatuek deituta greba egin dute berriro eskoletako jantokietako langileek, 40.000 ikasle inguru bazkaririk gabe utziz. Langileen %90 inguruk lanuztea egin du.

Maiatzaren 28kogreba eguna jangeletako langileek egiten duten 3. greba eguna da.

Eskoletako jangeletan lan egiten duten langileek Hezkuntza saileko langileen baldintza berberak izan nahi dituzte. Era berean, lanaldia ordu erdi luzatzea, etengabeko hezkuntza egokiago bat, soldaten igoera eta ikasle bakoitzeko langileen ratioa txikitzea eskatzen dute langileek.

Horrela, sorospen, dietak, alergiak, psikologia eta immigrazio ikastaro bereziak jasotzeko kontratazioko bi aste gehiago eskatu dituzte. Gainera, soldaten igoera ere eskatu dute.

ELAk Jaurlaritzaren jarrera salatu du. “Jaurlaritzak  arazoa berea ez dela, eta azpikontratutako enpresek langileekin duten gatazka dela argudiatzen du eta hori ez dugu onartuko ”.

Sindikatuek ekainaren 2an eta 4an greba egunak deitu dituzte berriro.